XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.2.5.- Sistemaren tresnak

Sistemaren tresnak oso baliagarri gerta daitezke zenbait kasutan. Hemen eskaintzen diren aukera batzuk, disko batean dauden fitxategien babeskopia egitea, diskoa bizkortu edo ematen diren erroreak detektatu eta konpontzea dira.

2.2.5. 1. Backup

-Adi!! ERROREAK GERTATUZ GERO, BACKUP HAUEK DETEKTATU ETA EBAZTEAZ ARDURATZEN DA.

Windows-erako Backup segurtasun-kopiak egiteko programa da, non Windows utzi gabe datuak kopiatu eta gero berreskura baitaitezke. Windows 95eko erdarazko bertsioak soilik eskaintzen du aukera hau.

Segurtasun-kopiak

1.- Hasi Botoian Programak menua hautatu.

2.- Akzesorioak aukeraren barnean Sistemaren tresnak hautatu eta bertako Backup agindua exekutatu.

3.- Segurtasun-kopia fitxan klik egin.

4.- Hautatu segurtasun-kopia egin nahi zaizkien karpetak edo fitxategiak eta klik egin Hurrengo pausoa botoian.

5.- Hautatu segurtasun-kopia egingo deneko disko-unitatea.

6.- Hasiera eman kopiari botoian klik egin.

7.- Segurtasun-kopiaren fitxategiari izena eman eta Ados botoiari eman kopiari hasiera emateko.

8.- Kopia egin ondoren Ados botoiari eman Microsoft Backup mezuko koadroan eta bueltatzeko Microsoft Backupeko leihoa bueltatzeko Ados sakatu berriro ere.